XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOXEPA: Bai ?

ROMU: Bai.

Gaixotasunen mania hori gero eta handiagoa dauka.

Entzumena galdu egin duela...

Katarroa daukala...

Bista galtzen ari dela.

Horiek dira azkenak.

Gero beste zerbait asmatuko du.

(Joxepak alaiki...)

JOXEPA: Lasai, doña Romualda.

Nire etxean komentatu dut zure nebarena, eta auzoko batek aholku bat eman dit.

(Romualdak, itxaropentsu...)

ROMU: Bai ?

(Joxepak, lasai...)

JOXEPA: Bai.

ROMU: Eta, zein da aholku hori ?

JOXEPA: Mania bat, beste mania batekin kentzen dela.